Otsailaren 21 eta 22an Stock Azoka ospatu zen Villabona eta Zizurkilen. Neguko beherapenen azken txanpa honetan, herriko 15 dendek beren eskaintzak atera zituzten kalera.
Gainera, ostiral arratsaldean buruhandi, ipotx eta erraldoien kalejira izan genuen Villabonako Errebote plazan hasita.
Eta oraindik eta gehiago alaitzeko giroa, larunbat goizean Kolpez Blai izan genuen Villabona eta Zizurkilgo kaleetan zehar. Errebote plazan hasita, stock azokako iblilbide guztia egin zuten.
Mila esker animatu zineten guztiei!
Hemen Stock Azokak utzi zizkigun irudi batzuk.









