Zure herria osatu, dendariak bildu!
Villabona eta Zizurkilgo merkataritza txikia sustatzeko eta herritarren arteko elkarlana bultzatzeko ekimen berezi bat jarri da martxan: “KROMOTIK HERRIRA”. Helburua argia da: zure erosketak eginez, herriko dendariei babesa eman eta sariak irabaztea!
Nola funtzionatzen du?
Oso erraza da! Herriko dendetan erosketak eginez gero, kromoak jasoko dituzu erosketaren zenbatekoaren arabera:
- 10 €ko erosketarekin → 1 kromo
- 20 €ko erosketarekin → 2 kromo
- 30 €ko erosketarekin → 3 kromo
(Erosketa bakoitzeko gehienez 10 kromo banatuko dira.)
Txekeak irabazteko aukera
Bilduma osatzen zoazenean, zure kromoek balioa izango dute. Zure bildumaren arabera, txekeak jaso ahal izango dituzu:
- 7 kromo desberdin → 10 €ko txekea
- 14 kromo desberdin → 20 €ko txekea
- 21 kromo desberdin → 30 €ko txekea
- 28 kromo desberdin → 40 €ko txekea
Txeke hauek astelehenetan trukatu ahal izango dira Villabonako Udaleko arreta zerbitzuko bulego txikian.
Kromoak trukatzeko aukera
Herriko giroa sustatzeko asmoz, herritarrek elkarrekin trukatu ahal izango dituzte kromoak bilduma osatzeko. Ekimen honek harremanak indartu eta auzokideen arteko elkarlana sustatzen du.
Txekeak kanjeatzeko azken eguna: azaroak 24, astelehena, 14:00ak arte.
Ez galdu aukera! Erosi herrian, bildu kromoak eta irabazi txekeak, zure herriko dendariei lagunduz.

