P
NEGUKO STOCK AZOKA 2026

Martxoaren 6an eta 7an Stock Azoka ospatu zen Villabona-Zizurkilen, eta bertako saltokiek beren eskaintzak kalera atera zituzten, neguko beherapenen azken txanpa borobiltzeko asmoz.

Eguraldia lagun izan ez bazen ere, jende dezente gerturatu zen azokara, giro polita sortuz eta tokiko merkataritzari bultzada emanez. Horregatik, mila esker bertaratu zineten guztioi!

Aurtengo edizioak, gainera, berezitasun txiki bat izan zuen: azokara hurbildu eta erosketak egin zituztenen artean hainbat zozketa burutu ziren, eta sari ugari banatu ziren parte-hartzaileen artean.

Jarraian, zozketetako irabazleetako batzuen argazkia ikus dezakezue.