P
ASMATU PREZIOA 2023

Aurten ere “Asmatu prezioa” erakusleihoa jarri dugu abenduaren 12tik urtarrilaren 4ra. Zuen lana prezioa asmatzea izango da. Erakusleihoaren prezio zehatza asmatuz gero edo gehien hurbiltzen denak (pasa gabe), eskaparate osoa eramango du. Ea nor gerturatzen den gehien pasa gabe!

Oso erraza da parte hartzea.

1.Egin erosketak Villabona-Zizurkilgo dendetan eta lortu zure txartela

2.Idatzi txartelean erakusleihoaren prezio zehatza

3.Entregatu txartela kanpainara atxikitutako dendetan

4.Gehien hurbiltzen denak (pasa gabe) eskaparate osoa eramango du!

Eneko Gorostidi izan da erakusleihoaren irabazlea. Bera izan da gehien gerturatu dena, pasa gabe.