Gabonetako giro berezian murgiltzeko garaia iritsi da, eta aurten sorpresa batekin gatoz: Gabonetako Ton-Ton-Tonbola martxan da!
Herriko denda bakoitzean 3 sari ezkutatu ditugu, eta horiek aurkitzeko modua oso erraza da.
Nola parte hartu?
Egin erosketak herriko dendetan, jaso zure boletoa, ireki… eta zorte pixka batekin, saria zurea izango da!
Zer sari daude?
Sariak erosketa-txekeak dira, herriko dendetan berriro erabiltzeko.
Horrela, irabazteaz gain, tokiko merkataritzari ere bultzada ematen diogu.
Noiz arte?
Abenduaren 20tik urtarrilaren 5era.
Erosi, ireki boletoa eta bizi ton-ton-tonbolaren magia!

