P
GOGOKO AMASA-VILLABONA ETA ZIZURKILEN ZABALTZEKO AZTERKETA MARTXAN DA!

GOGOKO ekimena Amasa-Villabona eta Zizurkilen zabaltzeko aukera aztertzen ari da. Horretarako, urriaren 13tik azaroaren hasierara arte, herritarrei eta merkatariei zuzendutako inkesta-kanpaina egingo da.

Zer da GOGOKO?

GOGOKO tokiko merkataritzarekin lotutako ekimena da, parte hartzen duten establezimenduetako produktuak erostea eta kontsumitzaileei helaraztea errazten duena. Produktuak etxez etxe jaso daitezke, baita bilketa-takilen bidez ere.

Inkestaren helburua zerbitzua Amasa-Villabona eta Zizurkilen zabaltzeko aukera aztertzea da, herritarren eta merkatarien beharrak ezagutzea eta etxez etxeko banaketa zein bilketa-takilen erabilgarritasuna neurtzea.

Zure iritzia garrantzitsua da!

Inkestan parte hartuz, tokiko merkataritza indartzen eta herritarren erosketak errazten lagunduko duzu. Zure ekarpenak etorkizuneko zerbitzua herriko beharretara egokitzen lagunduko du.

Gainera, inkesta betetzen duten guztiek poltsa isotermiko bat jasoko dute eta 100 euroko erosketa-txeke baten zozketan parte hartuko dute. Txekea Oria elkarteko saltokietan erabili ahal izango da.

Parte hartu eta lagundu GOGOKO Amasa-Villabona eta Zizkurilen zabaltzen!

BETE INKESTA HEMEN: https://forms.gle/zkeqe4cupRPXf9MQ7